XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

42. Markastegi Errota

Urtea / Deitura / Ferrería de Mirandaola / Herrería y molino de Mirandaola / Mirandaola del medio / Ferrería de Mirandaola / Ferrería germada de Mirandaola / Marcastegui molino / Gaur egun (ahoz) / "Markastei Errota"

Mirandaola Burdinola dagoen lekuan Markastegi Errota zegoen lehen.

HISTORIA APUR BAT

1401. urtean Sancho Martínez de Agirre eta bere andre Dona María Sanz-ek Mirandaola burdinolaren erdia Martín Sanz de Gorrotxategi-ri saldu zioten.

1436. urtean Martín Sanz de Mirandaola eta bere andre Doña María-k Doña Sancha Martínez de Mirandaola-ri saldu zioten Mirandaola burdinola.

1533. urtean Mirandaola etxearen eta burdinolaren jabeak hauexek ziren: Pedro Martínez de Bikuña, Doña Catalina de Elorregi eta Sebastián de Elorregi.

1538. urtean jabea Juan Pérez de Mirandaola zen.

1566. urtean jabea Juan de Plazaola zen.

XVI. mendean, Juan Martínez de Bikuña (Sr. de las Casas de Bikuña y Mirandaola), Pedro Martínez de Bikuña (Sr. de las Casas de Bikuña y Mirandaola) eta Teresa de Zabalegi-ren semea.

XVI. mendearen bukaeran jabea Miguel Martínez de Bikuña zen (Juan Martínez de Bikuña eta Francisca Gil-en semea).

Ubitarteko María Martínez de Plazaola-rekin ezkondu zen.

Hauen ondasunak, Mariaren anaia eta Ubitarteko etxejabe Juan Lopez de Plazaola-rengana azaldu ziren.

Mirandaolako etxe jabetza Lorenzo Lopez de Plazaola-rengana pasa zen, eta Ubitarteko etxe jabetza Juan López de Plazaola-rengana.

1648. urtean Juan López de Plazaola (Lorenzo de Plazaola eta Doña Magdalena de Arrue-ren semea), Ubitarteko Luisa de Plazaola-rekin ezkondu zen, ondasun hauen jabe egingo zelarik, besteak beste: Mirandaola Garakoa; Mirandaola Burdinolaren eta Errotaren %62,5; Brinkolako Ugarkalde eta Errementari; Brinkolako Arabaolazaren olabasoa; kaleko Etxezuri; Elbarrenako Barrenolearen (Bengolea) etxea eta errotak; Oñatiko Labeaga korta; Gabiriko Zuazola Garakoa, Zuazola Azpikoa eta Zuazola Txiki; eta abar.

1693. urtean Mirandaolako etxejabe María Josefa de Plazaola Ubitarteko etxejabe Ignacio de Plazaolarekin ezkondu zen.

Markastegi Errotaren aurrean: Bilboko lehengusu bat, Dolores Zangitu Iñurritegi, Isidro Olabide Zangitu (1924)